Umorezko kabaretaren saio bikoitza Goierrin
Tartean teatroa taldeak 'Sinplicissimus' umorezko kabareta eskainiko du, bi saiotan. Gaur Zumarragako Zelai Ariztin izango dira, eta bihar Beasaingo Usurbe Antzokian.
Tartean teatroa konpainak birritan taularatuko du Sinplicissimus antzezlana Goierrin, gaur Zumarragako Zelai Ariztin (19:30), eta bihar Beasaingo Usurben (19:00). Umorearen mugak aztertzen dituen umorezko kabareta da, eta haien lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu duten eta oraindik ere sufritzen duten komikoak omendu nahi ditu. Patxo Telleria eta Jokin Oregi dira obraren zuzendariak, eta Telleria bera, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai antzezleak.