Urteko azken azoka berezia
Neguko barazkiak izango dira protagonistak biharko azoka berezian: azalorea, brokolia, aza, ziazerba, zerba, kiwia...
Azoka berezia izango da biharkoa, hilabeteko lehen larunbata denez. Urteko azkenekoa izango da, gainera. Bertako eta garaian garaiko produktuak izango dira salgai, hala nola, azalorea, brokolia, aza, ziazerba, zerba, kiwia… Era berean, eztia, loreak, haziak, ogia, gozoak eta askotariko gaztak erosteko aukera ere egongo da.
11:00etan hasiko da azoka, 14:00ak arte. Tartean, 13:30an, azokako produktuez osatutako bi saski zozkatuko dira. Tiketak eskuratzeko aurrez bertan kontsumitu behar da. Halaber, erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak eta bertako sukaldariek prestatutako errezeten liburuxkak banatuko dira.