Segurako ipuin, bertso eta marrazketa lehiaketako sari banaketa egin dute Ardixarran
Goierriko eta Lapurdiko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu dute. Guztira 401 lan jaso dituzte Elorri kultur elkarte eta Hitz edo Irri euskara elkarte antolatzaileek.

Joxean Ormazabalen omenezko ipuin, bertso eta marrazki sariketaren 17. edizioko irabazleek gaur jaso dituzte sariak Seguran, Ardixarran egindako ekitaldian. Aurten, Segurako, Ataungo, Zeraingo, Zaldibiako eta Olaberriko herri eskoletako, Ordiziako Jakintza ikastolako, Beasaingo Andramendi ikastolako eta Urruñako ikastolako ikasleek parte hartu dute Elorri kultur elkarteak eta Hitz edo Irri euskara elkarteak antolatutako lehiaketa honetan. Guztira 401 lan aurkeztu dira, ipuinak, bertsoak eta marrazkiak.
Antolatzaileek diotenez, COVID-19a dela eta, zalantza ugari izan dute aurtengo edizioa martxan jartzeko garaian, baina aurrera egitea erabaki zuten, “euskarak, gure kulturak, Segurak, Goierrik eta Euskal Herriak behar eta merezi duelakoan”. Pozik geratu dira emaitzarekin.
Hiru mailatan banatu dute sariketa, eta bakoitzari gai bat jarri diote : 6 eta 7 urtekoei, “ Aurten Olentzero beltza datorkigu”: 8 eta 9 urtekoei, “ Koronabirus kalean eta Olentzero etxean”, eta 10 eta 11 urtekoei, “Aurten, plastikoa duen ezer ez du ekarriko Olentzerok”.
Epaile lanetan, Felix Lardizabal, Eneko Araiztegi eta Jon Iturrioz aritu dira bertsoen atalean, Joxemari Telleria marrazkietan, eta Eider Lardizabal, Ainitze Arretxe, Uxue Maiotz, Aitziber Lertxundi eta Amaia Mujika ipuinetan.
Hauek izan dira saridunak:
Ipuinak, 6-7 urte, 1. saria: Paule Iztueta (Zerain)
Ipuinak, 8-9 urte, 1. saria: Irati Urteaga Agirre (Segura)
Ipuinak, 8-9 urte, aipamena: Janitz Aramendi Auzmendi (Ataun)
Ipuinak, 8-9 urte, aipamena: Eneko Larzabal Alvareda (Urruña)Ipuinak, 10-11 urte, 1. saria: June Gurrutxaga (Ataun)
Ipuinak, 10-11 urte, aipamena: Gari Ormazabal (Segura)
Ipuinak, 10-11 urte, aipamena: Harri Apaolaza (Segura)
Ipuinak, 10-11 urte, aipamena: Intza Telleria Amundarain (Segura)Bertsoak, 10-11 urte, 1. saria: Suhar Mantzizidor Jauregi (Zaldibia)
Bertsoak, 10-11 urte, aipamena: Maddi Makazaga eta Maixa Odriozola (Ataun)Marrazkiak, 6-7 urte, 1. saria: Markel Gabantxo (Segura)
Marrazkiak, 8-9 urte, 1. saria: Aner Arrondo Goikoetxea (Ataun)
Marrazkiak, 8-9 urte, aipamena: Jokin Irastorza (Urruña)Marrazkiak, 10-11 urte, 1. saria: Maixa Odriozola (Ataun)
Marrazkiak, 10-11 urte, aipamena: Maite Barandiaran (Ataun)