Finala Legazpin jokatu da, Latxartegi Aretoan. Maren Goyak jaso du jantzi onenaren saria, eta Mattin Etxebestek D kategoriako ligaren irabazlearena.
Manifestazioa egin dute Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar, euripean, Osasun Zentroa 24/7 plataformak deituta. Datorren asteazkenean elkarretaratzea egingo dute, 18:00etan, anbulatorioaren aurrean.
Goierriko eta Lapurdiko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu dute. Guztira 401 lan jaso dituzte Elorri kultur elkarte eta Hitz edo Irri euskara elkarte antolatzaileek.
Ordizia salbuespena da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako kutsatze mailaren muga gainditzen duelako. Gainerako herrietan establezimendu ia guztiak ireki dituzte, ordutegiaren mugarekin haserre badaude ere.
Ekitaldi xume batekin inauguratu dute Goierriko Artisten Topaketaren 29. edizioa. Goierriko eta beste herri batzuetako artisten eskultura, pintura eta argazki erakusketa osatu dute, eta Igartzako jauregian dago ikusgai urtarrilaren 3ra arte.