Emakume Eskola aurkeztuko du bihar eta etzi Itaiak
Itaia Emakumen Antolakude Sozialistak Ordizian, Legazpin eta Beasainen egingo ditu aurkezpenak. Emakume Eskolaren ardatza emakume langileen "ahalduntze politikoa" da.
Goierriko Itaia Emakumen Antolakude Sozialistak Emakume eskolen proiektua aurkeztuko du bihar eta etzi, abenduak 22 eta 23, Goierrin. Aurkezpenak hiru tokitan egingo dituzte: bihar Ordiziako Barrena jauregian 17:00etan, eta Legazpiko kultur etxean 19:00etan, eta azken orduko aldaketa eginda, etzi Beasainen, 18:00etan, udaletxean.
Itaiaren Emakume Eskolak “emakume langileon ahalduntze politikoa” izango du ardatz, eta datorren urtean zehar gauzatuko den proiektua osatzen du. “Hausnarketa zein eztabaidarako espazioen beharra” aldarrikatzen du taldeak.