Matrakak egin du saskiaren zozketa
Saritutako zenbakia 742 da. Zozketarekin ateratako irabaziak Nepalgo emakumeen alde lan egiten duen Nepalalda elkartearentzako dira.
Matraka Legazpiko talde feministak joan den ostiralean egin zuen saskiaren zozketa, azokan. Zenbaki irabazlea 742 da. Errifa hori duenak Mari Carmen fruta dendatik pasa beharko du sariaren bila.
Aspaceren zumitzezko saski batez, Nepalalda elkarteko motxila batez, bidezko merkataritzako kafeaz eta txokolatez, maskara batez, Matrakaren poltsa batez eta giltzatako batez osatutakoa saskia da. Zozketaren lortutako irabaziak Nepalgo emakumeen alde lan egiten duen Nepalalda gobernuz kanpoko erakundearen emango dizkio Matrakak.