Eguberrien atarian igo egin dira datuak, beste 34 positiborekin
Osasun Sailaren arabera beste 34 kasu atzeman dituzte Goierrin azken orduetan. Ordizian igoera handia izan da, eta Beasainen eta Legazpin ere kasu dezente agertu dira.
Koronabirusak ez du egutegiez eta jai egunez ulertzen, eta Eguberrien atarian, atzera ere igoera handia izan da positibo berrien kopuruetan. Osasun Sailak beste 34 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Horietatik gehienak Ordizian (12), Beasainen (7) eta Legazpin (7) atzeman dituzte. Zumarragan 2 kasu daude, eta bana Lazkaon eta Ordizian. Herri txikiagoetan ere agertu dira kasu berriak, Ataunen eta Zaldibian bina positibo baitaude. Gainontzeko hamalau herritan ez da beste kasurik agertu.
Eusko Jaurlaritzak bihar egingo du herriz herriko datuen errebisioa, tabernak ireki ala itxi erabakitzeko, baina momentuz, ez dirudi gauzak asko aldatuko direnik. Ordiziak eta Beasainek eremu gorrian jarraitzen dute, 812,44 eta 715,87ko inzidentzia tasekin, hurrenez hurren. Segura (1510,18) eta Zaldibia (1104,29) ere ez dira 500eko mugatik jaitsi, eta azken astean bina kasu baino gehiago izan dituzte.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.772 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 17 | ||
Ataun | 2 | 85 (+2) | ||
Beasain | 7 | 845 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 67 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 1 | 221 (+1) | ||
Legazpi | 7 | 340 (+7) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 12 | 845 (+12) | ||
Ormaiztegi | 0 | 53 | ||
Segura | 0 | 83 | ||
Urretxu | 1 | 299 (+1) | ||
Zaldibia | 2 | 109 (+2) | ||
Zegama | 0 | 93 | ||
Zerain | 0 | 3 | ||
Zumarraga | 2 | 502 (+2) | ||
GOIERRI | 34 | 3.772 (+34) |