2020/12/23

Zegama-Aizkorri maratoia, ekainaren 6an

"Osasun egoerak uzten" badu jokatuko da Golden Trail Series zirkuituko lehenengo proba.

Ordiziako udal ordezkariek Gabonetan zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia egin dute

Ordiziako Udal ordezkariak bat egin dute Gabonetara begira herritarrei bidali dieten mezuan. Helburua da, datuak hobetu ahal izatea eta horretarako neurriak zorrotz betetzea eskatu dute.

Arkatzak antolatutako Gabon irudien lehiaketako lanak ikusgai daude kultur etxean

Etxean egindako lanak aurkeztu dituzte aurten Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleek, guztira 31 marrazki. Guztiak urtarrilaren 8ra arte egongo dira ikusgai kultur etxean. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia

KORONABIRUSA

Eguberrien atarian igo egin dira datuak, beste 34 positiborekin

Osasun Sailaren arabera beste 34 kasu atzeman dituzte Goierrin azken orduetan. Ordizian igoera handia izan da, eta Beasainen eta Legazpin ere kasu dezente agertu dira.

Aldasoro jada ez da udaleko zinegotzia

Zinegotzi karguari ere uko egin zion, alkatetza uztearekin batera. Legebiltzarkidea izango da soilik hemendik aurrera

Joskintza ogibide izan nahi duen senegaldarra

Mor etorkin senegaldarra Legazpin bizi da. Kaleko salmenta utzi eta jostun lanetan hasi da, bere herrian zuen lanbidea berreskuratuz. Poltsak, nezeserrak eta mantak egiten ditu. Mimarun ditu salgai.

Olentzeroren bisitak, neurrira egokituta

Herriz herri ibili dira Mari Domingi eta Olentzero egunotan, eta bihar ere hainbat herritako haurrak bisitatuko dituzte. Idiazabalgo haurrek balkoietatik agurtuko dituzte.

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketak datorren asteartean

17:00etan 'Joxe Moxe kitarraren etxean gertatutakoak' ipuina kontatuko du, eta 18:30ean 'Kontuk eta komerik' ipuina, Baratze pilotalekuko soinketa gelan.

Haztegiko jaiotzaren argazkiekin egindako muntaia ikusgai Urbeltz pilotalekuko leihoetan

Aurten ez dute jaiotzarik egin, baina 25 urteetan egindakoei ateratako argazkiekin bideo bat egin dute eta egunero proiektatuko dute Gabonetako opor egunetan.

«Barrua pizten didaten gauzek inspiratzen naute»

Marrazteko duen pasioak bultzatu zuen Saioa Arregi Arruabarrena (Ordizia, 1999) Arte Ederrak ikastera. Juanitak sormen taldeko kideekin batera '41 habitat eta gehiago' erakusketan parte hartzen ari da.

Urte «gogorra» goxatzeko, orain artekoen oroipenak Beti-Gazten

Zaldibiako Beti-Gazte jubilatu elkarteak ezohiko 2020aren balantzea egin du; «orain arte gogoratu dezakegun zailena» izan dela diote, baina jarraitzeko gogotsu daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa