EH Bilduk zorte ona opa dio alkate berriari
Manzisidor bozeramaileak emakume bat alkate izatearen garrantzia azpimarratu du: "ahalduntze pauso bat da, aurrera pauso bat"
Beasaingo EH Bilduk zorterik onena opa dio Leire Artola alkate berriari. Pertsona “arduratsua” dela esan zion Nerea Manzisidor bozeramaileak Artolak karguari zin egin ostean emandako erantzunean, eta desadostasunak izango dituztela ukatu ez zuen arren elkar konpontzen jakingo dutela iragarri zion.
Manzisidorrek aitortu zuen asko poztu zela alkatea emakumea izango zela jakitean. “Ez da kasualitatea. Hiru bozeramaileak emakumeak gara. Ahalduntze pauso bat da, aurrera pauso bat”. Garrantzitsua dela azìmarratu zuen.