Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketak datorren asteartean
17:00etan 'Joxe Moxe kitarraren etxean gertatutakoak' ipuina kontatuko du, eta 18:30ean 'Kontuk eta komerik' ipuina, Baratze pilotalekuko soinketa gelan.
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Seguran izango da datorren asteartean, abenduaren 29an. Bi saio eskainiko ditu Baratze pilotalekuko soinketa gelan: 17:00etan, 4-8 urte bitartekoentzat, ‘Joxe Moxe kitarraren etxean gertatutakoak’ ipuina kontatuko du, eta 18:30ean ‘Kontuk eta komerik’ ipuina, 9 eta 12 urte bitartekoentzat.
Aforoa mugatua izango denez, sarrerak aldez aurre eskuratu behar dituzte interesa dutenek, Segurako liburutegian, gaur edo abenduaren 28an bertan, 16:00etatik 19:00etara.