Pilarrenea Eguneko Zentroa urtarrilaren 4ra arte itxiko dute bi kasu positibo atzeman eta gero
Frogak egingo dizkiete bertako langileei eta erabiltzaileei.
Idiazabalgo Pilarrenea Eguneko Zentroan bi covid-19 kasu positibo atzeman dituzte. Bertako zaintzaile batek eta zentroko erabiltzaile batek positibo eman dute frogetan. Osasun Sailarekin eta Aldundiarekin koordinatutako protokoloa jarraituko dute eta frogak egingo dizkiete gainontzeko langileei eta erabiltzaileei. Horren ondorioz, zentroa itxiko dute urtarrilaren 4ra arte.