Garaiz dendak irabazi du Lazkaoko Gabonetako erakusleiho lehiaketa
Pedro Pereido farmaziak eskuratu du bigarren saria eta Amets Bat arropa dendak hirugarrena. 22 merkatarik hartu dute parte eta 1.500 boto baino gehiago jaso dira.
Lazkaoko Gabonetako VI. erakusleiho lehiaketa Garaiz arropa dendak irabazi du; bigarrena Pedro Pereido farmazia izan da eta hirugarrena, Amets Bat arropa denda. Diploma eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 22 merkatarik hartu dute parte lehiaketan.
1.500 bozka baino gehiago jaso dira eta botoa eman dutenen artean bost erosketa bonu zozkatu dituzte. Irabazleak ondorengoak izan dira: 300 euroko bonua jaso dute Antxon Anduaga Galarragak eta Ana Mari Roman Ekaik, eta 150 eurokoa Izaro Lazkano Barandiaranek, Manoli Beldarrain Etxebestek eta Esosi Elorza Errastik. Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonuak, urtarrilaren 5era arte.