Urtarrilaren 7an Goienizen ziklo berria hasiko da
Goieniz Zineklubak hilaren 7an ekingo die Usurbe Antzokiko emanaldiei; lehen saiorako, 'Solo nos queda bailar' film suediarra aukeratu dute.
«Egoerak uzten badu» behintzat, urte berriarekin batera Goieniz zine klubak berriz ekingo die Usurbe Antzokiko emanaldiei. Zineklub taldekoen esanetan, «asko izan dira Goienizen jarraitzaileen eskaerak» eta ziklo berriari ekiteko, Solo nos queda bailar filma aukeratu dute. Urtarrilaren 7an emango dute, 19:00etan. Ekoizpen suediarra da, sari ugari lortutakoa, «pandemiaren ondorioz gizartean bizi den hondamendi dinamika apurtzen duena».