Beasaingo tabernarien aldeko elkartasun zozketa
Beasaingo ostalaritza itxita dago oraindik eta elkartasuna adierazteko errifak jarri dituzte salgai. Borondatea jasotzeko kutxak ere jarri dituzte. Urtarrilaren 17an egingo dute zozketa.
Beasaingo tabernek eta ostalariek itxita jarraitzen dute oraindik ere, Beasain eremu gorrian dagoelako. Honela, Beasaingo ostalariok aurrera! lelopean, elkartasun zozketa antolatu dute. Bi euroko txartelak eros daitezke herriko ostalaritza, zerbitzu eta merkataritza guneetan. Sei saski sarituko dituzte ostalariek, herriko dendek eta zerbitzuek emandako opariekin osatuak. Urtarrilaren 17an egingo da zozketa.
Borondatea jasotzeko diru kutxak ere jarri dituzte.