Idiazabalgo Txistulari Alardearen hitzorduak ez du hutsik egin
San Blas jairik ez dute ospatuko aurten Idiazabalen. Hala ere, segurtasun neurriak zorrotz beteta, txistularien alardea egin dute Zelaa kiroldegian Idiazabalgo eta Goierriko txistulariek.
2020. urtean idiazabaldarrak zorteko izan ziren eta San Blas jaiak ospatu zituzten; festak ospatu ahal izan zituzten herri gutxietako bat izan zen Idiazabal. Aurten ordea, oraindik ere COVID-19aren hedapena kontrolatu ezin denean, eta neurriak zorrozten ari direnean, ez dute festarik ospatuko. Hala ere, segurtasun neurriak zorrotz beteta, eta Euskal Telebistako kamerak bertan zirela, txistularien alardea egin dute Zelaa kiroldegian Idiazabalgo eta Goierriko txistulariek. Laguntzaileak ere izan dituzte: Axari eta Kukai dantza taldeetako dantzariak eta Parrokiko Abesbatzako abeslariak. Aritz Markinez abeslariak ere egin dute bere ekarpena.
Hamabi abestiko errepertorioa osatu dute. Besteak beste, Gernika, Idiazabaldarren Danborrada, Aitor Esnaola, Iheslari, Ipiñaburun, Muxukatu, Pio Mentiroso, Urepel, Sarri Sarri eta eperrak doinuak jo eta kantatu dituzte musikariek eta abeslariek.
















