San Blas jairik ez dute ospatuko aurten Idiazabalen. Hala ere, segurtasun neurriak zorrotz beteta, txistularien alardea egin dute Zelaa kiroldegian Idiazabalgo eta Goierriko txistulariek.
Arrantza-eskola eraiki zeneko egurrezko egiturak kendu ziren iaz eta eremu hau lehengoratzeko lanak hasi dituzte. 2021ean Zaldibiako baso habitata lehengoratzeko proiektu gehiago egingo dituzte.
Joan-etorriak eta harremanak murriztea da helburua. Jaurlaritzaren dekretuaren arabera, 20 eguneko epean, neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, hargatik eragotzi gabe aurretik egoki edo beharrezko iritzitako berregokitze oro egitea.
"Autodefentsa feministarako" deia egiten dute, "gure bizitzak direlako jokoan daudenak eta bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako".
"Herria bizirik nahi dugulako, berandu izan aurretik, laguntzak orain!" eskatu dituzte.
Ezkurdia eta Galartzak txapelketako lehen garaipena lortu dute Iraitz Zubizarreta eta Jon Ander Albisu ataundarren aurka 22-14 irabazita.
Larra-Belaguan (Nafarroa) Espainiako iraupen eskiko txapelketak jokatzen ari dira asteburuan, eta aldi berean, Nafarroa eta Euskadiko txapelketak ere bai.