Taldekako kirol entrenamenduak bertan behera utzi dituzte Legazpin, eremu gorrira igaro eta gero
Azken egunetan metatu diren kutsatu kopuruen ondorioz, 535,14koa da intzidentzia tasa.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, lau positibo gehiago izan ziren atzo Legazpin, eta kopuru horrek eta aurreko egunetan jasotakoek, eremu gorrira eraman dute herria, 535,14ko intzidentzia tasarekin. Horren ondorioz, udalak erabaki du gaurtik aurrera eta berriro jakinarazi arte, haren menpeko instalazioetan bertan behera uztea taldekako kirol entrenamenduak.