Goierrin 33 positibo gehiago daude
Legazpin eta Beasainen agertu dira kasu berri gehienak. Beasaingo osasun eremuak 500eko muga gainditu du. Ordizian, berriz, hobera egin du egoerak eta eremu laranjara pasa da.
Goranzko bidean jarraitzen dute koronabirusaren datuek eskualdean; gaur beste 33 zenbatu ditu Osasun Sailak. Kasu berririk gehienak Legazpin (8), Beasainen (6), Zumarragan (5), Ordizian (3), Seguran (3) eta Urretxun (3) daude.
Eremu gorrian jarraitzen dute Legazpik (570,82), Urretxuk (600,38) eta Zumarragak (804,40). Ordizia (476,66) eremu laranjara pasa da, Beasainekin (356,61) batera, eta Lazkao (248,58) horian.
Herri txikiagoen artean, Segurak 3 kasu berri ditu eta 2413,57eko tasan jarraitzen du. Zerainen ere bi kasu agertu dira eta 1459,85era igo da tasa. Mutiloa (1568,63), Itsasondo (549,45) eta Ormaiztegi (705,33) ere eragin tasaren 500eko mugaren gainetik daude.
Osasun eremuei dagokionean, Beasaingoa eragin tasaren 500eko mugatik pasa da, 512,01eko tasarekin; horrek eremu hortako herri txikiei eragin diezaieke biharko datuen errebisioan. Zumarragakoa 640,20an dago, eta Legazpikoa 547,76an. Ordiziakoa berriz, 388,91ean dago, eta Lazkaokoa 221,60an.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.717 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/02 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 113 (+1) | ||
Beasain | 6 | 1.081 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 21 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 88 (+1) | ||
Itsasondo | 1 | 37 (+1) | ||
Lazkao | 0 | 290 | ||
Legazpi | 8 | 445 (+8) | ||
Legorreta | 0 | 105 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 3 | 966 (+3) | ||
Ormaiztegi | 0 | 71 | ||
Segura | 3 | 129 (+3) | ||
Urretxu | 3 | 373 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 125 | ||
Zegama | 0 | 108 | ||
Zerain | 2 | 11 | ||
Zumarraga | 5 | 657 (+5) | ||
GOIERRI | 33 | 4.717 (+33) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio. Bestalde, azken egunetan Hitzak argitaratu duen Goierri mailako datu osoa ere ez zen zuzena; dagoeneko egunetaruta dago.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/03)