Beste 31 kasu atzeman dituzte eskualdean
Osasun Sailaren arabera beste 31 positibo agertu dira azken orduetan Goierrin. Kasurik gehienak Urretxun, Beasainen, Legazpin eta Seguran daude.
Gaur ere igoera izan da koronabirusaren datuetan, eta 31 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Gehienak Urretxun (7), Beasainen (5), Legazpin (5) eta Seguran (4) daude.
Eremu gorrian jarraitzen dute Legazpik (558,92), Ordiziak (536,25), Urretxuk (615,02) eta Zumarragak (855,31). Beasain (356,61) eremu laranjan dago eta Lazkao (284,09) horian. Zumarragan eta Ordizian kasu bana izan dute gaur, eta Lazkaon bat bera ere ez.
Herri txikiagoen artean, Segurak ditu daturik okerrenak; beste 4 kasu agertu dira gaur eta 2217,87ko tasa dute. Mutiloa ere, oso goitik dago, 2 kasu berrirekin eta 1568,63ko tasarekin. Ormaiztegi (783,70) eta Zerain (729,93) ere eragin tasaren 500eko mugaz gaindi daude. Lau herri horiek, Beasaingo osasun eremuaren barruan daude, eta eremu horrek 489,94ko tasa du gaur gaurkoz; tasa hori 500era iritsiko balitz, herri horietan ere aplikatu liteke ostalaritzaren itxiera.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.054 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 02/01 | DENERA | |||
| Altzaga | 0 | 4 | ||
| Arama | 0 | 18 | ||
| Ataun | 1 | 111 (+1) | ||
| Beasain | 5 | 1.064 (+5) | ||
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
| Gabiria | 0 | 10 | ||
| Gaintza | 0 | 9 | ||
| Idiazabal | 1 | 88 (+1) | ||
| Itsasondo | 0 | 35 | ||
| Lazkao | 0 | 284 | ||
| Legazpi | 5 | 430 (+5) | ||
| Legorreta | 1 | 104 (+1) | ||
| Mutiloa | 2 | 11 (+2) | ||
| Olaberria | 0 | 47 | ||
| Ordizia | 1 | 951 (+1) | ||
| Ormaiztegi | 2 | 71 (+2) | ||
| Segura | 4 | 127 (+4) | ||
| Urretxu | 7 | 368 (+7) | ||
| Zaldibia | 1 | 130 (+1) | ||
| Zegama | 0 | 107 | ||
| Zerain | 0 | 9 | ||
| Zumarraga | 1 | 647 (+1) | ||
| GOIERRI | 31 | 5.054 (+31) |













