Ostalaritzaren heriotza irudikatu dute Legazpin
Legazpiarrek elkarretaratzea egin dute ostalaritzaren egoera salatzeko eta sektoreari elkartasuna adierazteko. Eremu gorrian jarraitzen du herriak, 665,95ko intzidentzia tasarekin
Gipuzkoako Ostalaritza Aurrera plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Legazpin, udaletxe aurrealdean. Herriko ostalaritzaren heriotza irudikatu dute bertan, establezimendu bakoitzaren izena zeraman ‘ilobia’ plaza erdira eramanda. Dozenaka legazpiarrek agertu die elkartasuna sektoreko herriko langileei.
Bitartean, ostalaritzak itxita jarraituko du Legazpin datozen egunetan, eremu gorrian dauden herrien zerrendan jaso dutelako gaur Eusko Jaurlaritzak kaleratutako zerrendan. Atzoko datuak kontuan hartuta, 665,95ko intzidentzia tasa du. Hurrengo astelehean eguneratuko dute eremu gorriko herrien zerrenda, eta zerrenda horretatik atera ahal izateko 500dik beherako intzidentzia tasa izan beharko du.