Ertzainek kilo bat marihuana zeraman 22 urteko gazte bat atxilotu dute geltokian
Salmentarako zela uste dute eta Bergarako epaitegira eraman dute.
Atzo gauean ertzainek maleta batean kilo bat marihuana zeraman 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Zumarragako geltokian. Atxiloketa 21:00ak baino apur bat lehenago izan zen. Ertzainak kontrol lana egiten ari ziren jendeak trena ikastera, lanera edo medikuarengana joateko bakarrik hartzen duela ziurtatzeko eta Tolosatik zetorren gazte bat gelditu zuten. Gaztearen erantzuna ez zitzaien zentzuzkoa iruditu eta bere maleta ireki zuten. Bertan kilo bat marihuana aurkitu zuten. Marihuana zigilatutako hainbat poltsetan zegoenez, salmentarako zela pentsatu zuten. Hori dela eta, gaztea atxilotu egin zuten. Aurrekari penalak ditu eta gaur Bergarako epaitegira eraman dute.