Lazkaoko ostalarien aldeko errifarekin 18.755 euro bildu dituzte
Merkatariek eta zerbitzu arloko enpresek ostalaritzaren alde ateratako zozketa izan da. Herritarrek emandako babesa eskertu dute.
Lazkaoko merkataritza eta zerbitzu arloko langileek, ostalaritzaren aldeko zozketa egin dute. Saldutako errifekin 18.755 euro bildu dituzte. Egitasmoaren antolatzaileek esker ona agertu diete “Lazkaoko merkatari eta zerbitzu guztiei, adierazitako elkartasunagatik”, eta baita Lazkaoko herritarrei ere, “ekimen hau ezingo litzateke aurrera atera beraien babesik gabe”.