Positibo berrien kopurua apaldu egin da, baina zazpi herrik gorrian jarraitzen dute
Osasun Sailak 22 kasuren berri eman du gaur; azken egunetakoa baino kopuru apalagoa da, baina hainbat herrik eragin tasaren 500eko mugaren gainetik jarraitzen dute.
Azken bi egunetako igoera handiaren ondoren, gaurkoan apur bat apaldu da kasu berrien kopurua, 22 positiborekin. Kasurik gehienak Legazpin (4), Zumarragan (4), Ataunen (3), Urretxun (3), Beasainen (2) eta Ordizian (2) daude.
Herri nagusien artean, ez dago aldaketarekin eremuei dagokionean. Legazpik (654,06), Urretxuk (615,02) eta Zumarragak (722,94) eremu gorrian jarraitzen dute, Beasainek (349,48) eta Ordiziak (327,71) laranjan, eta Lazkaok (266,34) horian.
Herri txikien artean, Ataunek izan du gorakada, hiru kasu berrirekin, baina 457,93eko tasarekin, 500eko langaren azpitik dago oraindik. Muga hori gainditzen dutenen artean daude Itsasondo (549,45), Mutiloa (1568,63), Ormaiztegi (783,70), Segura (2674,49) eta Zerain (1824,82).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.768 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/04 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 3 | 116 (+3) | ||
Beasain | 2 | 1.086 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 89 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 37 | ||
Lazkao | 0 | 291 | ||
Legazpi | 4 | 461 (+4) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 2 | 968 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 72 | ||
Segura | 2 | 134 (+2) | ||
Urretxu | 3 | 377 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 125 | ||
Zegama | 0 | 108 | ||
Zerain | 1 | 12 (+1) | ||
Zumarraga | 4 | 667 (+4) | ||
GOIERRI | 22 | 4.768 (+22) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.