San Martini loreak eskaini dizkiote
Jai eguna izaki, ohi baino jende gehiago ibili da kalean. Lasaitasuna izan da nagusi. Balkoietatik zintzilik bandera bakan batzuk ikusi dira
Loinazko San Martinen estatuari lore eskaintza egin diete Leire Artola alkateak eta Beasaingo Odolkiaren Kofradiako zuzendaritzak. Aurreskua ere dantzatu diote. Halere, ekitaldi laburra eta xumea izan da, ospakizun askorik gabe, jendea pilatu ez zedin. Kalean ohi baino jende gehiago ibili da goizean, jai eguna delako gaur.