Aluminios Aleman enpresak kaleratutako langileen aldeko elkarretaratzea egin dute
ELA sindikatuak deituta egin da protesta gaur goizean, lantegiaren aurrean
Legazpiko Aluminios Aleman enpresak kaleratu dituen lau langileren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean lantegiaren aurrean, ELA sindikatuak deituta.
ELAk salatu duenez, kaleratzeak “egun batetik bestera” egin dituzte, eta “azalpenik eman gabe”. Kaleratutako langileetako bik 54 urte dituztela, eta beste bat bajan dagoela ere jakinarazi du sindikatuak. Aldi berean, enpresak “errentagarritasun arazorik ez” duela, eta azken urteetan “irabazi handiak” izan dituela ere esan du.