2021/2/8

Aurten ere ez da Leharrei mendi lasterketa jokatuko

Antolatzaileek azaldu dutenez, "koronabirusaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileekin ezin dugu lasterketa parte hartzaileek eta herritarrek gozatzeko moduan antolatu".

Aluminios Aleman enpresak kaleratutako langileen aldeko elkarretaratzea egin dute

ELA sindikatuak deituta egin da protesta gaur goizean, lantegiaren aurrean

KORONABIRUSA

Asteburuan 44 kasu atzeman dituzte, eta bataz bestekoa jaitsi egin da

Osasun Sailaren arabera, asteburuak azken asteetako daturik onenak utzi ditu Goierrin. Guztira 44 positibo atzeman dituzte hiru egunetan, aurreko egunetako bataz bestekoaren azpitik. Sei herrik jarraitzen dute eremu gorrian; Mutiloa da zerrendatik atera den bakarra.

Eider Soraluze (A-636 Peajerik Ez plataformako kidea)

«Bidesariarekin, autoa hartu orduko pagatzen hasi beharko dugu»

A-636 Peajerik Ez plataformarentzat "diskriminatzailea" da Beasain eta Bergara arteko errepidean bidesaria jartzea. Goierrin, Urola Garaian eta Debagoienean errepideei dagokienez "atzetik" ibili izan direla ere uste du.

Miren Garate / Gipuzkoako Hitza

Aritz Egeak ezin izan du Maraton del Meridiano lasterketa amaitu

Angermund norvegiarrak eta Mathys suitzarrak beraien marka ondu dituzte

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa