Aurten ere ez da Leharrei mendi lasterketa jokatuko
Antolatzaileek azaldu dutenez, "koronabirusaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileekin ezin dugu lasterketa parte hartzaileek eta herritarrek gozatzeko moduan antolatu".
Koronabirusaren pandemiak eraginda, 2020. urtean ez zen Leharrei Mendi Lasterketa jokatzerik izan. Eta antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, 2021ean ere ez da jokatuko. “Koronabirusaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileekin ezin dugu lasterketa parte hartzaileek eta herritarrek gozatzeko moduan antolatu”. Datorren urteari begira, 2022ko edizioa “betiko eran” antolatzeko modua izateko esperantza agertu dute.