Egutegiko lehiaketaren lehen saria banatu du Legazpiko Udalak
Asmakizunez bete ditu urteko 12 hilabeteak, eta asmatzaileen artean 50 euro zozkatzen ditu hilero. Urtarrileko irabazlea Gaizka Redondo Pinillos izan da.
Legazpiko Udalak banatu du aurtengo egutegiko lehiaketaren lehen saria, Gaizka Redondo Pinillosentzat izan da. Udalak asmakizunez bete ditu urteko 12 hilabeteak, eta hileroko asmatzaileen artean 50 euroko erosketa bonuak zozkatuko ditu. Urtarrileko asmakizunak honela zioen: “Pititaki papataki, zer den nork daki? Beti elkarren ondoan eta ezin elkar ikusi”. Entzuna begiak zen.
Orain otsailari dagokion lehiaketa dago martxan, eta hauxe da hil honetako asmakizuna: “Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona”. Erantzunak udalaren webguneren bidez eman daitezke: legazpi.eus.