Igotzen jarraitzen dute datuek eta gaur beste 21 kasu atzeman dituzte
Osasun Sailak beste 21 kasuren berri eman du gaur. Lazkaon, Beasainen, Ataunen eta Urretxun agertu dira gehienak.
Azken bi egunetan baino apalago, baina gaur ere gora egin dute koronabirusaren datuek eskualdean. Osasun Sailak beste 21 kasu zenbatu ditu eskualdean.
Positibo berri gehienak Lazkaon (5), Beasainen (4), Ataunen (3) eta Urretxun (3) atzeman dituzte. Ordiziak 2 ditu, eta bana Itsasondok, Legazpik, Legorretak eta Zegamak.
Eragin tasei dagokionean, Lazkaon igoera handia izan da azken egunetan, eta 500eko mugatik gertu kokatu da, 426,14ko tasarekin. Beasain (306,68), Legazpi (178,38), Urretxu (175,72), Zumarraga (152,73) eta Ordizia (89,37) ere, eremu horian daude.
Herri txikiei dagokionean, Idiazabal (798,32), Legorreta (738,26), Itsasondo (686,81), Ataun (572,41) eta Segura (521,85) eragin tasaren 500eko mugaren gainetik daude.
Azken datu horiekin, bost mila kasuen muga gainditu du Goierrik. Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.089 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/02 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 3 | 133 (+3) | ||
Beasain | 4 | 1.154 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 112 | ||
Itsasondo | 1 | 43 (+1) | ||
Lazkao | 5 | 317 (+5) | ||
Legazpi | 1 | 509 (+1) | ||
Legorreta | 1 | 117 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 2 | 988 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 79 | ||
Segura | 0 | 156 | ||
Urretxu | 3 | 406 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 128 | ||
Zegama | 1 | 117 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 698 | ||
GOIERRI | 21 | 5.089 (+21) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/03)