Gas isuria izan da Olaberriko Ihurre auzoan
Nippon Gases lantegitik ke zuria atera da, eta inguruak hauts zuriz estali ditu. N-1eko zirkulazioan ere eragina izan du, eta auto pilaketak sortu dira bi noranzkoetan.
Gas isuri batek kezka eta harridura eragin ditu Olaberriko Ihurre auzoan. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, Nippon Gases enpresatik ke txuria ateratzen hasi da, eta inguruan hauts zuriz estalita gelditu dira. Isuriaren eta kearen ondorioz, ikusgarritasuna ia erabat murriztu da, eta horren eragina izan du trafikoaren zirkulazioan.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, auto pilaketak sortu dira N-1 errepidean, bi noranzkoetan. Une honetan trafikoa mantso baina ari da mugitzen. Ertzainak eta suhiltzaileak ere bertaratu dira.
Lekukoek azaldu dutenez, perlita hautsa dela esan diete, eta ez dela osasunerako arriskutsua.
Sare sozialen bidez zabaldutako irudiak