Asteburuan beste 45 kasu agertu dira Goierrin
Hainbat herritan datuek gora egin dute asteburuan, Osasun Sailaren arabera. Guztira 45 kasu gehiago daude, gehienak Lazkaon, Beasainen, Itsasondon, Ordizian eta Legorretan.
Eusko Jaurlaritzak mugikortasuna zabaltzeko neurria martxan jarri bezperan, gaur beste 45 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Ostiraletik igandera bitarteko datuak dira.
Igoerarik handiena Lazkaok izan du, 15 positiborekin. Beasainen 6 kasu atzeman dituzte, bosna Itsasondon eta Ordizian, 4 Legorretan, 3 Idiazabalen eta Urretxun, 2 Zumarragan eta bana Ormaiztegin eta Zaldibian.
Eragin tasei dagokionean, Lazkao (727,98), Beasain (328,08), Legazpi (107,03), Urretxu (205,01), Zumarraga (173,10) eta Ordizia (148,96) eremu horian daude.
Herri txikien artean, Itsasondok (1333,63) du tasarik altuena, asteburuko igoeraren ondoren. Legorreta (1275,17) eta Idiazabal (630,25) ere eragin tasaren 500eko mugaren gainetik daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.156 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/05 | 03/06 | 03/07 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 134 |
Beasain | 3 | 2 | 1 | 1.164 (+6) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 22 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 11 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 1 | 1 | 1 | 115 (+3) |
Itsasondo | 1 | 1 | 3 | 48 (+5) |
Lazkao | 3 | 7 | 5 | 335 (+15) |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 510 |
Legorreta | 1 | 2 | 1 | 125 (+4) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 11 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 45 |
Ordizia | 2 | 2 | 1 | 995 (+5) |
Ormaiztegi | 1 | 0 | 0 | 81 (+1) |
Segura | 0 | 0 | 0 | 156 |
Urretxu | 2 | 1 | 0 | 410 (+3) |
Zaldibia | 1 | 0 | 0 | 129 (+1) |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 118 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 12 |
Zumarraga | 1 | 1 | 0 | 704 (+2) |
GOIERRI | 16 | 17 | 12 | 5.156 (+45) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.