Goierriko herri gehientsuenetan egin dira Martxoaren 8agatik mobilizazioak. Ikus argazki galeria albistean.
Larunbatean bertso saioa eskaini zuten Uxue Alberdik eta Oihana Iguaranek. Atzo, berriz, Lilatoierako elkartu ziren hainbat emakume, eta gaur elkarretaratzea egingo dute 19:00etan.
Martxoaren 8aren bat eginda, emakumezkoek heldu diote pankartari Lazkaon egindako bilkuran. Milaka emakume "gaizki" bizi direla ohartarazi dute, eta pandemiak okertu egin diela egoera.
Beasaingo Udalak zazpi ardura hartu ditu zaintzaren inguruko politikak sustatzerako orduan. Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako kideek ere parte hartu dute ekitaldian
Hainbat herritan datuek gora egin dute asteburuan, Osasun Sailaren arabera. Guztira 45 kasu gehiago daude, gehienak Lazkaon, Beasainen, Itsasondon, Ordizian eta Legorretan.
Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta COVID-19ak eta haren aurkako neurriek baldintzatutako eguna izango bada ere, herriz herri hainbat ekitaldi, elkarretaratze eta manifestazio deitu dituzte.
Urrup Antzerki Taldeak hilaren 17an aurkeztuko du antzezlan berria, Ordiziako Herri Antzokian. Gonbidapenak dagoeneko eskatu daitezke, lehiatilan.