Martxoak 8: Gaurko deialdiak Goierrin
Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta COVID-19ak eta haren aurkako neurriek baldintzatutako eguna izango bada ere, herriz herri hainbat ekitaldi, elkarretaratze eta manifestazio deitu dituzte.
Lazkaoko Udaleko emakume zinegotziek joan den ostegunean egindako agerraldia, M8ko ekitaldietan parte hartzeko deia eginez // Lazkaoko Udala Martxoaren 8a dela eta, Goierrin gaurko deituta dauden ekitaldiak, herriz herri:
BEASAIN
- 12:00. Adierazpen instituzionala, Erauskin plazan, Beasaingo Udalaren eta Asmube eta Oriako Lamiak elkarteen eskutik.
- 17:00. Emakumeak fabriketan hitzaldia emango du Elixabete Garmendiak, Urbieta etxean, Udal euskaltegiak antolatuta.
- 18:30. Elkarretaratzea Erauskin plazan, Beasaingo mugimendu feministak deituta.
EZKIO
- Baserritik, begirada bat gaurko baserriari liburuaren argitalpena, Igartubeiti Baserri Museoan.
LAZKAO
- 18:00. Manifestazioa Lazkaoko Talde Feministak deituta.
LEGAZPI
- 19:00. Elkarretaratzea, Euskal Herria plazan.
LEGORRETA
- 18:30. Aldarrikapenezko elkarretaratze-kalejira, herriko plazan.
MUTILOA
- 19:00. Elkarretaratzea, herriko plazan.
ORDIZIA
- 18:30. Elkarretaratzea, Plaza Nagusian.
URRETXU-ZUMARRAGA
- 19:00. Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta, manifestazioa, Emakumeen plazatik abiatuta.
ZALDIBIA
19:00. Aldarrikapenezko elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
ZEGAMA
- 18:30. Elkarretaratzea herriko plazan.
- 19:00. Berdintasunaren espejismoa online tailerra.
ZERAIN
- Balkoiak apaindueta herriko emakumeei oroigarri bat banatuko die udalak.













