Martxoaren 8an, emakumeena izan da hotsa
Goierriko herri gehientsuenetan egin dira Martxoaren 8agatik mobilizazioak. Ikus argazki galeria albistean.
Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. COVID-19ak markatuta eta horregatik eskualde mailako manifestazio jendetsurik egin ez bada ere, jendetza batu da gaurko antolatu diren mobilizazioetara. Goierrin, herri gehientsuenetan egin dira manifestazio edo elkarretaratzeak, talde feminista eta erakunde desberdinek deituta. Nabarmentzekoa, Ordiziako Plaza Nagusian egin den ekitaldia. Martxoaren 8agatik bost minutuko isilunearen egin dute lehenik, eta ondoren, udazkenean zendu zen Amparo Monroy feminista nekaezina oroitu dute. Haren oroimenez hitz batzuk irakurri, hainbat oroigarri eman dizkiote sendiari.
Jarraian, aurtengo Martxoaren 8koa iruditan. Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Urretxun, Zumarragan, Legazpin, Mutilon, eta Zerainen egin diren mobilizazio desberdinen argazkiak ikus daitezke.