Urrupek 'Mujeres de ojos grandes' antzezlana estreinatuko du Ordizian
Urrup Antzerki Taldeak hilaren 17an aurkeztuko du antzezlan berria, Ordiziako Herri Antzokian. Gonbidapenak dagoeneko eskatu daitezke, lehiatilan.
Goierriko Urrup Antzerki Taldeak bere azken lana estrenatuko du hilaren 17an. Angeles Mastretta idazlearen Mujeres de ojos grandes liburuan oinarritutako obra da, eta emakumeen zoriontasuna eta honen bilaketa ditu hizpide, hainbat andreren istorioen bitartez.
Estreinaldia Ordiziako Herri Antzokian izango da, iluntzeko 19:00etan. Koronabirusaren aurkako neurriak direla eta, antzokiko aforoa mugatua izango da. Sarrera doakoa izango bada ere, gonbidapenak aldez aurretik eskatu behar dira, antzokiko lehiatilan.