Brinkolan izan da ETB-2ko 'Historias a bocados'
Joseba Argiñano sukaldariak aurkezten duen telebista saioa Legazpiko auzoan izan da. Hainbat auzotarrek lagunduta tren geltokian, Barrendiola urtegian, Guriditegi auzunean, Ogiaren txokoan eta errotan izan dira bisitan.
Igande iluntzetan ETB-2k emititzen duen Historias a Bocados telebista saiokoak Legazpiko Brinkolan izan dira gaur. Joseba Argiñano sukaldariak aurkezten duen programak Euskal Herriko txokoak erakusten ditu gastronomia eta bertako jendea ardatz hartuta.
Brinkolan, besteak beste, tren geltokia, Barrendiola urtegia, Guriditegi auzoa, Etxeaundi baserria, Ogiaren txokoa museoa eta errota bisitatu dituzte.
Oraindik zehazteke badute ere, apirilean zehar emitituko dute gaur grabatutako saioa.
Irudian, Historias a Bocados programako lantaldea, Igeralde baserrian dagoen Ogiaren txokoan, Tibur Agirrerekin.