Segurako Aste Santuko prozesioak bertan behera geratu dira
Elizkizun guztiak komentuan egingo dituzte, 52 laguneko aforoarekin. Erramu igandean 11:00etan izango da meza, ostegun santuan 17:00etan, ostiral santuan 16:30ean, larunbat santuan 9:30ean eta Pazko igandean, berriz, 11:00etan.
COVID19-a dela eta, Seguran ospatu ohi diren Aste Santuko prozesioak bertan behera uztea erabaki du Parrokiko batzordeak. Elizkizun guztiak komentuan egingo dituzte, 52 laguneko aforoarekin. Erramu igandean 11:00etan izango da meza, ostegun santuan 17:00etan, ostiral santuan 16:30ean, larunbat santuan 9:30ean eta Pazko igandean, berriz, 11:00etan.