Ostalaritzaren jarduna ere mugatu egingo dute: barruan gosaltzeko eta bazkaltzeko orduetan bakarrik kontsumitu ahalko da. Beasaini, Lazkaori eta Ordiziari eragingo die neurriak
Manifestazioa egin zuten atzo Beasainen. Hezkuntzako egoera "tamalgarria" dela salatu zuten. Hezkuntzaren kalitate behera doan bitartean espresio autoritarioak gora doazela diote
Legazpiko ikastolak lehen aldiz antolatu du mailakako bertso lehiaketa, eta partaidetza handia izan du ikasleen artean. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 25ean egin dute.
Jon Gonzalez bere bikotea ere Iruñeko kartzelara erabaki hartu du Madrilgo Espetxe Erakundeak.
Goierriko intzidentzia tasak goraka jarraitzen du: 666,58 kasutan dago 100.000 biztanleko. Azken 24 orduetan 59 kasu gehiago atera dira. Zaldibian, hamabi; Zegaman, zazpi edota Ezkio eta Itsason, hiru
Ekhinaz zentroaren eta Luma arku tiraketa elkartearen eskutik, beldurrari buruzko hitzaldiak eta biziraupen tailerra izango dira asteburuan. Vico adituak emango ditu.
Oiangu baserrian egingo dute denboraldi berria iragarriko duen ekitaldia, Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak, 11:00etan. Idiazabalgo Gaztañaditxuloko Ander Barandiaran eta Goiburu gaztandegia sarituko dituzte. Joxe Mari Ustarrozi aitortza egingo diote.
Ibabe eta Hiribarren industri guneen urbanizazioa berrituko du udalak. Lanek urte erdia iraungo dute. Aparkalekuak bidez beste aldera mugituko dituzte
GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak orientazio ibilbide iraunkorrak atondu ditu Zarautzen eta Seguran; zailagoak dira ibilbide batzuk, eta errazagoak beste batzuk.
Eguerdian CAFen sarrera nagusian egin dute Enpresa Batzordeko kideek. Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan, Itsasondon, Ataunen eta Seguran iluntzean egingo dituzte.
Shakedown 2021 jardunaldia antolatu du Vilariño Motor enpresak biharko Olaberriko zirkuituan, 10:00etatik 16:00etara.
Bertso saioa antolatu du Ataungo Etxerat-ek, biharko. Goierriko bost bertsolari ariko dira kantuan: Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia, Eneko Araiztegi, eta Mikel Tapia eta Iban Urdangarin ataundarrak.
Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak natur eta kultur jarduerak eskainiko dituzte Aste Santuan. Bisita komentatuak, ibilaldiak eta jolasak izango dira
Bederatzi aldeko bozka eta bost abstentzio jaso zituen aurrekontuak. 15 udalerriek egiten duten ekarpena hirukoiztu egingo da, lehen aldiz inbertsioetara bideratzeko
Elizkizun guztiak komentuan egingo dituzte, 52 laguneko aforoarekin. Erramu igandean 11:00etan izango da meza, ostegun santuan 17:00etan, ostiral santuan 16:30ean, larunbat santuan 9:30ean eta Pazko igandean, berriz, 11:00etan.
Gabirian bihar arratsaldean jokatuko da 49. Osinalde Bertsolari Sariketa, 17:00etan hasita. Sei bertsolari gazte ariko dira hiru saiotatik sailkatuta: Aroa Arrizubieta gasteiztarra eta Urko Arregi oñatiarra Legazpiko Aztiri saritik, Ane Zuazubiskara arrasatearra eta Xabat Illarregi leitzarra Zaldibiako Osinberdetik, eta Ibai Amillategi gernikarra eta Unai Izagirre azkoitiarra Ordiziako Argi-Berritik.