Eror taldearen saioa eta Arerian haurren zinema, ezeztatuak
LAZKAO // Mintzalagunaren bultzatzaileek gaurko iragarria zuten musika emanaldia bertan behera utzi dute. Musika eskolako ikasleen Eror taldea zen jotzekoa, herriko kultura-eragile gazteei aukera emateko asmoz. Baina Covid kasu bat tarteko, ezeztatu egin dute gaurko saioa. Areria antzokiak, bestetik, asteburu honetan haurrentzat zinema-emankizunik ez dela egongo iragarri zuen atzo.