Infernua bezain gorri
Goierriko intzidentzia tasak goraka jarraitzen du: 666,58 kasutan dago 100.000 biztanleko. Azken 24 orduetan 59 kasu gehiago atera dira. Zaldibian, hamabi; Zegaman, zazpi edota Ezkio eta Itsason, hiru
Goierrin pandemiak hazten jarraitzen du, etenik gabe. Atzokoan 45 gaixotan hazi zen 100.000 biztanleko intzidentzia, eta jada 666,58an dago. Urteko daturik txarrenak dira.
Azken 24 orduetako positiboak | Azken hamalau egunetakoak | Intzidentzia tasa | |
Altzaga | 0 | ||
Arama | 0 | ||
Ataun | 1 | 29 | 1.659,99 |
Beasain | 8 | 114 | 813,07 |
Ezkio eta Itsaso | 3 | 5 | 788,64 |
Gabiria | 1 | 194,93 | |
Gaintza | 0 | ||
Idiazabal | 7 | 294,12 | |
Itsasondo | 0 | ||
Lazkao | 2 | 65 | 1.154,12 |
Legazpi | 4 | 22 | 261,62 |
Legorreta | 12 | 805,37 | |
Mutiloa | 4 | 1.568,63 | |
Olaberria | 1 | 10 | 1.090,51 |
Ordizia | 8 | 89 | 883,81 |
Ormaiztegi | 3 | 235,11 | |
Segura | 3 | 195,69 | |
Urretxu | 7 | 21 | 307,51 |
Zaldibia | 12 | 22 | 1.326,9 |
Zegama | 7 | 26 | 1.709,4 |
Zerain | 1 | 364,96 | |
Zumarraga | 6 | 34 | 356,2 |
Itsasondo dago txanponaren bestaldean. Azken hamalau egunetan ez da positibo bakar bat ere agertu herrian eta inztidentzia zeroraino jaitsi da. Altzagan, Araman eta Gaintzan ere ez da kasurik azteman azken bi asteetan.
Pandemia hasi zenetik eskualdean 5.713 kasu atzeman dira, denera.