Segurako Aste Santuko elizkizunen inguruko jakinarazpena
Parrokiko Batzordeak Segurako Aste Santuko prozesioak bertan behera uztea eta elizkizunak komentuan egitea erabaki du. Hala jakinarazi zuen joan den astean. Halere, azken orduko aldaketa bat izan da eta azkenean 3 elizkizun bakarrik egingo dituzte, eta ez 5 aurreikusi zuten bezala: bihar eta etzi 16:00etan izango dira, eta igandean, berriz, 10:30ean. 52 laguneko aforoa egongo da.