Bi taldeetako jokalari beteranoak dira protagonistak: Migel Altolagilrre Ilintxatik, eta Migel Loinaz Realetik. Sare sozialen bidez zabaldu dute Gorka Gomezek egindako lana.
Positibo eman dutenek txertoa jasota dute eta ez dute inolako sintomarik. Eibarko ospitaleko covid-19 zentrora eraman dituzte kutsatzeak saihesteko.
EAJk ez du 2021erako aurrekontua babestu eta kontra bozkatzeko arrazoiak azaldu ditu. Gainera, EH Bilduri eta Podemosi leporatu diote, Enirio-Aralarko Mankomunitean hartu beharreko erabakietan, udalaren postura finkatzeko bi alderdiek onartutako mozioa ez direla betetzen ari.
Osasun Sailaren arabera, 63 kasu gehiago agertu dira Goierrin. Legazpin, Zumarragan, Ordizian, Beasainen eta Zaldibian daude positibo berri gehienak.
Erabiltzaileen eta langileen artean zortzi positibo atzeman dituzte
Asteburu luze honetan gora egin dute datuek, beste behin ere. Ostiraletik astelehenera 190 positibo kasu zenbatu ditu Osasun Sailak. Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun, Zaldibian eta Zumarragan daude positibo berri gehienak. Beste zortzi herritan ere atzeman dituzte positiboak.
Apirilaren 3an jokatuko dute Real Sociedadek eta Athletic Clubek 19-20 denboraldiko Errege Kopako finala. Donostiako taldearen zein Bilboko taldearen jarraitzaileak daude Goierrin ere.
Greba deialdia egin dute sektore publikoan ELA, LAB, CCOO, Satse, Esteilas eta ESK sindikatuek, apirilaren 22rako. Osakidetzako prekarietatearekin eta behin-behinekotasunarekin bukatzea lortu nahi dute.
Ordiziako Udalbatzak 13.771.834,90 euroko aurrekontua onartu du 2021 urterako. «Aurrekontu estua» izango da aurtengoa, inbertsio handirik aurreikusten ez duena.
Aste Santuan zehar TAO zerbitzua etenda egongo da. Hala, erdigunean eta Ezkiaga auzoan egoiliarrentzako guneak ere desagertu egingo dira
Euskal Herria Baterak Aberri Egunerako elkarretaratzea antolatu du, 12:30ean, Zubimuzu plazan. Euskal Herri osoa, batera, kantuan jarri nahi dute
Aldundiaren Aste Santuko turismo kanpainan parte hartuko dute @ehfurgo eta @chalo84 goierritar instagramerrek. Egun baterako plana proposatuko du bakoitzak.
Sentsibilizazio kanpaina burutu du ikastetxeetan, 'Zergatik etortzen dira?' izeneko unitate didaktikotik abiatuta. Zaporeak, SMH eta Irungo Harrera Sarea elkarteko kideen laguntza izan du
Zumarragako plazako azokako baserritarren gunea oso estimatua da herriko paseatzaileen artean ere. Izan ere, neguan hotzetik eta euritik babesten die eta udan itzaletan paseatzeko aukera ematen die.