Beste 63 positibo jaso ditu gaurko txostenak
Osasun Sailaren arabera, 63 kasu gehiago agertu dira Goierrin. Legazpin, Zumarragan, Ordizian, Beasainen eta Zaldibian daude positibo berri gehienak.
Atzoko datuen paretsu jarraitzen du, gaur ere, positiboen kopuruak Goierrin. Gaur beste 59 positiboren berri eman du Osasun Sailak.
Kasurik gehienak Legazpin (14) Zumarragan (11), Ordizian (9), Beasainen (6) eta Zaldibian (6) agertu dira. Urretxun 5 dituzte, hiruna Lazkaon eta Zegaman, eta kasu bana Gabirian, Idiazabalen, Olaberrian, Ormaiztegin, Seguran eta Zerainen.
Eragon tasei dagokionean, Zaldibiak ditu daturik okerrenak 4402,90ko tasarekin. 400eko mugaren oso goitik daude Zegama (2103,88), Ataun (1373,78), Mutiloa (1568,63), Olaberria (1526,72), Ordizia (1072,49), Ezkio-Itsaso (1104,10), Lazkao (923,30), Beasain (898,65), Ormaiztegi (940,44), Urretxu (746,82) eta Zerain (729,93). Zumarragak (610,94), Legazpik (582,71) eta Idiazabalek (420,17) ere gainditzen dute muga hori.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.021 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/30 | DENERA | ||||
Altzaga | 0 | 4 | |||
Arama | 0 | 18 | |||
Ataun | 0 | 170 | |||
Beasain | 6 | 1.360 (+6) | |||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 30 | |||
Gabiria | 1 | 13 (+1) | |||
Gaintza | 0 | 9 | |||
Idiazabal | 1 | 126 (+1) | |||
Itsasondo | 0 | 51 | |||
Lazkao | 3 | 436 (+3) | |||
Legazpi | 14 | 569 (+14) | |||
Legorreta | 0 | 143 | |||
Mutiloa | 0 | 15 | |||
Olaberria | 1 | 61 (+1) | |||
Ordizia | 9 | 1136 (+9) | |||
Ormaiztegi | 1 | 95 (+1) | |||
Segura | 1 | 164 (+1) | |||
Urretxu | 5 | 470 (+5) | |||
Zaldibia | 6 | 213 (+6) | |||
Zegama | 3 | 158 (+3) | |||
Zerain | 1 | 14 (+1) | |||
Zumarraga | 11 | 766 (+11) | |||
GOIERRI | 63 | 6.021 (+63) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/31)