Bihartik aurrera, TAOrik ez
Aste Santuan zehar TAO zerbitzua etenda egongo da. Hala, erdigunean eta Ezkiaga auzoan egoiliarrentzako guneak ere desagertu egingo dira
Beasainen ibilgailua aparkatzea libre izango da bihartik aurrera, apirilaren 6era arte. Ez da TAO zerbitzurik izango. Halaber, herrigunearen erdigunean eta Ezkiaga auzoan egoiliarrentzako guneek euren izaera galduko dute. TAO zerbitzua indarrean sartzean lehengoratuko dira.