Beasainen euskara sustatzeko udaleku itxietako tasak onartu dituzte
Beasaingo Udalak antolatzen dituen udaleku itxietako tarifa onartu ditu: lehen seme-alaberen kasuan, 150 euro; bigarrenean, 255. Familia ugarien kasuan, lehenagatik 120; bigarrenagatik, 225; eta hirugarrenetik aurrera, 300. Denera 50 plaza izango dira. 9 eta 13 urteko haurrei opor garaian ere euskaraz aritzeko espazioak eskaintzea da udalekuen funtsa.