Kalte ordainak Loinatz zentroa gelditzeagatik
Beasaingo udalak Goxara enpresari 13.020 euroko eta langileei 20.333 euroko kalte ordainak emango dizkie Loinatz eguneko zentroa partzialki etenda egon zelako. Zentroa uztailean zen irekitzekoa, baina Gipuzkoako Foru Aldundiren aginduei men eginez, abuztuan ireki zen. Tarte horretan, langileek etxez etxeko zerbitzua eskaini zuten. Zerbitzu horri dagokion ordainketa izango da.