Loinatz eguneko zentroa itxita egongo da bi astez
Erabiltzaileen eta langileen artean zortzi positibo atzeman dituzte
Loinatz eguneko zentroko zazpi erabiltzailek eta langile batek covid-19arekin positibo eman dute, justu bigarren dosiaren faltan daudenak. Ondorioz, zentroa itxita egongo da apirilaren 10era arte, lehen kasuak baieztatu zirenetik hamalau egun igaro arte. Loinatz eguneko zentroak astean zehar hemezortzi pertsonei arreta ematen die eta asteburuetan aldiz hamarri.
Larunbatean agertu ziren lehen positiboak. Langile eta erabiltzaile guztien artean baheketa orokorra egin zuten, eta hortik datoz gainerako kasuak.