Beasaingo Udalak otsoa babes erregimen berezitik ateratzea eskatu du
Beasaingo Udalbatzak EHNE eta ENBA sindikatuen mozioa onartu zuen EAJren aldeko botoekin. Otsoen populazioa kontrolatzeko eskatu dute hala, mendiko abeltzaintzari kalte egiten diolakoan. EH Bildu eta PSE-EE abstenitu egin ziren. «Erpin askoko» auzia dela eta Beasainek ez duela zuzeneko loturarik otsoarekin argudiatu zuten.