Zazpi kasu positibo atzeman dituzte Segurako San Juan egoitzan
Positibo eman dutenek txertoa jasota dute eta ez dute inolako sintomarik. Eibarko ospitaleko covid-19 zentrora eraman dituzte kutsatzeak saihesteko.
Segurako San Juan egoitzan zazpi covid-19 kasu positibo atzeman dituzte. Hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak hedabideetara helarazitako ohar baten bidez. PCR proben mapeo prebentibo bat egin dute egoitzan eta bertan agertu dira positiboak. Txertoa jasota dute denek eta ez dute inolako sintomarik izan. Halere, prebentzioz eta kutsatzeak ekiditeko, Eibarko ospitaleko covid-19 zentrora eraman dituzte.