Oskar Estanga bertsolari eta musikaria Legazpin
Bertso Olariak elkarteak eta Doinua musika eskolak antolatu dute. 'Gurerara' ikuskizunak musika eta inprobisazioa uztartzen ditu.
Bertso Olariak elkarteak eta Doinua musika eskolak udalaren batera antolatuta, Oskar Estanga bertsolari eta musikariak Gurerara ikuskizuna eskainiko du gaur Latxartegi aretoan, 18:00etan hasita. Musika estilo eta oinarri desberdinen gainean hitzen inprobisazioa da Gurerara. Ikuskizuna dohainik da, baina Latxartegiko edukiera 147 lekutara murriztuta dagoenez, emanaldia hasi baino ordu bete lehenago hasiko dira banatzen sarrerak leihatilan.